Haurtzarotik euskal dantzan, gimnasian eta arte plastikoetan (Bordeaux III, BAB-ko arte eskola) ikasi ondotik, Arantxa Lannes-ek dantza garaikidearekin (CCJC Toulouse) segitzen du bere ibilbidea. Ondotik, Ambra Senatore, Rosalind Crisp, Roberto Olivan edo Shlomi Tuizer koregrafoen ikastaroak segitzen ditu besteak beste.
2012an Elirale konpainia integratzen du eta publiko gazte eta helduarentzat, pieza koregrafikoetan errola desberdinak interpretatzen ditu (Lodikroko, Ninika, H, Xihiko, Artha…). Urte berean, ahotsa lantzen du Baionako kontserbatorioan eta La Dame de Pique konpainian sartzen da profesionalki kantuan aritzeko (La Barbe Bleue 2015).
2017an Bi’Arte konpainiaren Zubilanak ikusgarrian, dantza sortzen eta interpretatzen du.
2019ko apirilan Dantza erakasle diploma lortzen du eta 3 urtez Iparralai eskolan erakasten du.
Bestalde, pieza koregrafikoak sortu ditu hainbat dantza talde amaturrentzat (2012 Buruz Behera Izartxo, 2013 Eateren aztarna Arrola, 2015 Ixtan-T Garaztarrak, 2018 Uztaritzeko Kabalkada Errobiko kaskarotak).
2021an, Marina Beherretxe-ek gonbidaturik Aztarnak proiektuan parte hartzera, diskaren azala eta liburuxka ilustratzen ditu, eta 9 musikariekin eszena gainean performatzen du dantzari eta artista gisa. Ber urtean, Roncesvals diziplina anitzdun ikuskizuna sortzen du Yohann Villanua, Benjamin Bouyssou eta Yann Rayer artistekin batera.
Bestalde Maider Martineau Zubieta eta Pauline Lafitte artistek ekartzen duten Bahez kantu eta pandero taldean sartzen da.
2012 urtetik, sorkuntza artistikoazgain, Arantxa Lannes-ek ekintza kulturalak egiten ditu euskaraz edota frantsesez. Denentzat balore eta sinesmen artistikoak, sozialak eta kulturalak garatzeko eta transmititzeko gogoarekin, dantza, musika edo arte plastiko tailer proposamenak, iraupenaren, publiko amatur edo profesionalaren, esperientzia eta helburuen arabera egokitzen ditu.
2021ean berriz, Alabena dantza eta diziplina anitzdun konpainia sortzen du. 2022an, Izakiak eta ondotik Flipluf ikuskizunak sortzen ditu. 2023an, Loratzen ikuskizuna elkarlanean sortzen du Bat egin konpainiarekin.
Arantxa Lannes-en lanak gorputza esploratzen du ; espazioan duen presentzia, haren mugimenduak, haren adierazgarritasuna edota gogo-pizgarritasuna, eta gure nahikunde edo nahasmenetaz zer erakuts edo gorde dezakeen. Gorputzak duen indar gogorazle hori azkartzen du koloreari buruzko lanak, eta are gehiago, argiaren presentziak, taula guzietan, ilunpean ere.
Hemen, gorputza bere inguruneari lotua da beti, eta bertan ainguratzen da, hondoratzen da, antolatzen edo nahasten da, materia organikoak zerumuga-lerro ugariko paisaia osatzen duen arte.