Pedagogia
NORENTZAT > haurtzaindegi, ikastola, kolegio, lizeo, zahar etxe, elkarte, enpresa, talde pribatu, etabar.
ZER > tailerra-k hitzordu berezi batentzat edo ordu multzo batentzat, 12, 18 edo 24 oren.
BEHAR TEKNIKOAK > gela handi bat, zola lehun eta garbi bat.
Dantza, musika, arte plastiko sentsibilizazioak, euskaraz edo frantsesez, konpainiaren ikusgarrien gaien inguruan, edo proiektu berezi baten inguruan. Konpainiak, publiko profesional edo amaturraren arabera, parte hartzaileen esperientziaren arabera, eta estruktura desberdinen helburu eta jokabideen arabera bere proposamenak egokitzen ditu. Alabena konpainiak, gaztarotik eta numbre handienari, balore eta sinesmen artistiko, sozial eta kulturalen transmisioa garatu nahi du.
Mediazio ekintza horiek, forma desberdinak har ditzazkete :
– Gai baten inguruko ikusgarri edo erakusketa sorkuntza bat
– Konpainiaren ikusgarri baten gai baten inguruko sorkuntza bat
– Emaitzarik gabeko dantza, arte plastiko edo musika tailerra-k, esperimentatzeko, bakarkako edo taldeko inprobisaketa edota sortze lanetan
– Proiektu parte hartzailea : konpainiaren ikusgarri edo gertakari batean parte hartzea
– Dantza ikastaroak
DANTZA TAILER ADIBIDEAK
Dantza garaikide iniziazioa
Esperientzia gutti edo batere duten taldeentzat, dantza garaikide introdukzio eta iniziazio bat proposatzen dugu. Presentzia, norberaren gorputzaren kontzientzia hartzea mugimenduaren bitartez, gizabanakoaren espazio antolaketa taldean, martxa, lasterka, pisuaren nozioa, energia, erritmoa eta musikalitatea bezalako oinarriak aipatzen ditugu hemen. Bakotxa bere erara adierazteko eta dantzaren plazerra deskubritzeko.
Dantza eta Grafismoa - Jestuaren aztarna
Gorputzaren iratzartze batekin hasten da ikastaroa, arnasa eta abailekin harremanean… Jestuaren zehaztasuna eta intentzioa aipatzen dira hemen.
Gorputza pintzel, zur-ikatz bilakatzen da, parte hartzaileak espazioarekiko harremanean jestu kalitate desberdinak esploratzera gonbidatuak dira, horizontalki, bertikalki, 3 dimentsioetan.
Esploraketa proposamenak, « aztarna » irudikatua eta errealaren inguruan (papera et zur-ikatzarekin). Dantza joankorra, materia bilakatzen da, dantza eta mugimenduaren aztarna utziz. Lan hori, inprobisaketa indibidual eta kolektiboekin eramana da.
Dantza ez ohizko guneetan
Dantza ez ohizko guneetara ekartzea proposatzen dugu, espazio mugatu batean, edo ibilaldi baten moduan, dantza eta egunerokoaren arteko jostaleku bat bezala : parke, oihan, eraikin berezi, gaztelu, museo, espazio urbano, erreka batean, etabar. Gunea zeharkatuz eta gureganatuz, bakarkako edo taldeko inprobisaketa ardatz desberdinak segituko ditugu : espazio publikoari harremana, espazio pertsonala, espazio eta gorputz mugak, bestearekiko harremana, paisaiarekiko harremana,…