IZAKIAK

2022 sorkuntza

Banaketa

Zuzendaritza artistikoa, dantza : Arantxa Lannes
Musika, ahotsa : Ekhi Lambert, Pierre Sangla 
Maskak : Emma Girbon, Arantxa Lannes
Kostumak : Danielle Duhalde, “Owantshoozi” Juana & Ddiddue Etcheberry
Kanpo begirada : Fanny Marmayou, Lorentxa Iturralde, Urko Redondo “Dejabu”

Xehetasunak 

Ibilaldi artistikoa : hiru interpreterentzako ikuskizun musikala, koregrafikoa eta artistikoa
Publiko zabala
Harrera muga : 100 pertsona
Iraupena : 50 min eta oren 1 artean
Gaiak : arteak, gorputza eta espazioa

Prezioa

Tokiari egokitzeko egun bat + ikusgarri eguna 1711 € + bide gastuak (+ janaria beharrez).
Bi saio gehienik egun batean edo serie baten posibilitatea. Kasu hortan prezioa degresiboa da.

Espazio eszenikoa eta behar teknikoak

Ikusgarria ibiltaria izanki guttienez 3 edo 4 espaziotan gertatzen da (5 ura balitz/erreka/latsa) :
– Erreka / Latsa / Laku – Basatia espazioa : 6m x 6m guttienez.
– Gorputz xantierra espazioa : zabalera 6m x sakontasuna 4m guttienez.
– Maska eta margolanen espazioa : zabalera 10m x sakontasuna 4m guttienez, edo guneari egokitzen.
(Gorputz xantierra eta Masken espazioa, berdina izan daiteke).
– Bukaerako espazioa : 8m x 8m guttienez (zola leuna izan behar da edo belarra, harrixkarik ez). Eszena horrentzat prisa elktriko bat behar dugu.

Muntaketarako iraupena : ordu bat eta desmuntaketarako : ordu bat.

Proiektuaren xedea

Alabena konpainiak gune berezi batean, ibilaldi artistiko baten gisara, IZAKIAK ikuskizuna deskubritzera gonbidatzen zaituzte.

Proiektu hori, Arantxa Lannes-en tindu eta marrazkietatik abiatu da, haien luzatze bat bezala, bere irudimena gorpuzteko, bolumenean, musikan eta mugimenduan jartzeko gogoarekin. Tindu erakusketa batetik haratago joaiteko, materia eta gorputzaren garapen edo metamorfosia bat bezala.
Tinduetatik abiatuz, Xan Errotabehere kondalariak ipuin bat asmatu zuen (Basandere ehulea). Ibilaldiaren trama, dantza eta musika guziak materia aberats horietan oinarrituz eraiki dira, arlo desberdinak bata besteari elgar-ihardetsiz (kantua, musika, dantza, arte plastikoak). Ekhi Lambert eta Pierre Sangla musikari artistek bidai poetiko hortan laguntzen dute. Ikuskizuna ezohiko espazioetan eta naturan egokitzen da. Ikusgarri intimista eta kontenplatiboa da, publiko zabalari zuzendua.

Argumentua

Izaki desberdinak toki baten bila dabiltzate… oztopoak zeharkatuz,  gorputz eta nortasun eraikuntza luze eta neke batengana doazte. Zikloa, bizitza, heriotza, sortzea, identitatea, natura eta artea, iniziazio-bidai horren zentroan dira.
 
Arantxa Lannes-en lanak, egunerokoan gorputza bera eta okupatzen duen lekua galdezkatzen ditu, espazio edo egoera desberdinetan. Leku edo nortasun bila eraikitzen ari den gorputz bat, gorpuzten den espazio bat… Diziplina-anitzduna, arteen artean zubiak eraikitzen saiatzen da.

Haren tindu eta marrazkiek hiru lan ardatz erakusten dituzte :
– Gorputz destrukturatuak, obraleku bat bezala
– Munstroak, guriak edo kezkagarriak diren pertsonaia hautsiak
– Paisaia irudikatuak, organikoak edo gorputza orroitarazten dituztenak, artista bera zeharkatzen dituzten sentimendu, sentsazio edo barne gatazkak bezala…

Ikuskizun hau Euskal Hirigune Elkargoak eta Euskal Kultur Erakundeak sustengatzen dute.

FLIPLUF

2023 sorkuntza

Banaketa

Zuzendari artistikoa : Arantxa Lannes
Interpreteak : Maider Martineau – Arantxa Lannes

Xehetasunak 

Ikuskizun anizduna (dantza, musika, arte plastikoak) bi interpreterentzat.
– 12 hilabete eta 6 urte artekoentzat – publiko zabala
– Iraupena : 30 min
– Harrera muga : 60 haur gehienik
– Behar teknikoak : 4m x 4m espazioa guttienez interpreteentzat. Barneko ikuskizuna.

Behar teknikoak

Autonomoak, salbu : tapizak haurrak lurrean jartzeko. Gela biziki handia balitz, bi argi zangoekin, girotzeko eta espazioa kontenitzeko.

Artistak ikusgarria aitzin 2 ordu lehenago heltzen dira muntaketarako eta espazioa hartzeko. Eskatzen dizuegu berehala libre den gela huts bat izaitea. Eskerrak zuen ulermenagatik.

Desmuntaketarako 30 minuta kondatu behar dira.

Hizkuntza

Euskarazko kantuak, lengoaia artistikoa, unibertsala

Prezioa

800 € + bide gastuak (+ janaria beharrez).
Hiru saio gehienik egun batean edo serie baten posibilitatea. Kasu hortan prezioa degresiboa da.

Oharra

Ikuskizunaren giroa intimista da, nahiz eta umorea presente den, soinu mailan subtilitate ainitz bada, ondorioz entzumenerako gune egoki bat eskatzen du. Milesker zuen ulermenagatik.

PDF

Argazki kreditoa @Jaques Lannes

Proiektuaren xedea

Batzutan urak beldurtzen nau. Ustekabean, egoeraz aldatzen da. Eta barnean sartzeko, zer abentura ! Batzutan hotzegi, bestetan beroegi. Noiztenka uhain handiak badira, eta nere gainean ziliportatzen da. Artetan berriz, ura irensten dut… Ez da errex nork bere burua urera botatzea… baina zoin goxo den ondotik !

Flipluf ikuskizunak norbera ustekabean harritzera gonbidatzen du, bere kuriositateari irekiz, beldurrak gainditzera eta arriskua dastatzera. Metamorfosia baten istorioa da, beldarra pinpirin bilakatzen delarik bezala, zorabiorik gabe hegaldatzen ikasten diguna.

Oholtza gainean, bi artistek dantzatzen eta kantatzen dute. Ikusmoldeak aldatzen, eta eguneroko objektu eta soinu tresnak desbideratzen  jostatzen dira. Putzuetan salto egitea ez dute dudatzen klaketak egiteko (putzuketak). Urazala, danbor baten azala bezalakoa bilakatzen da, erritmoa iratzartzen da, burbuilak airatzen dira, eta ez dakigu gehiago ehan hegaldaka ala igerikan ari giren. 
Kobre koloreko oskola barnean nor agertuko ote da ? Txontxongilo iletsua mehatsu edo kontsolio ote da ? Begi onezko eskuek itxoiten duten baloina, beldurrez hustuko ote da ? 

Ikuskizunaren irakurketa maila desberdinen parean, ikuslea identifikatzen ahalko da.